Emakumeak, gerraren negozioaren aurka

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko maiatzaren 24a

Igandean, Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Egunean, gerraren negozioa salatu dute dozenaka lagunek Andra Maria Zuriaren plazan.

Maiatzaren 24an ospatzen da Bakearen eta Armagabetzearen aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta Euskal Herriko feminista antimilitaristak kalera atera dira aurten ere. Emakumeok Gerraren Aurka plataformak deitu ditu protestak Bizkaiko, Nafarroako eta Arabako hiriburuetan ere.

Gasteizen artista feministen A taldeak ere parte hartu du mobilizazioan, eta performance desberdinen bitartez salatu dute gerraren negozioa Andra Mari Zuriaren Plazako protestan. "Emakumeok gerra negozio bihurtzen duen eta indarkeria botere estrategia bilakatzen duen sistema honi aski dela erraten diogu. Heriotza ereiten dutenen aurrean, bizitza, justizia, herrien arteko elkartasuna eta armagabetzea aldarrikatzen ditugu, apustu politiko gisa. Ez baita bakerik izango gerra makineria elikatzen jarraitzen den bitartean", esan dute.

Poliziak larunbatean Loiuko aireportuan flotillako ekintzaileen eta euren senide eta lagunen kontra egindako kargak ere salatu dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago