Eragiteko janzten

"Konturatuko balira hemen benetan errebeldea eta alternatiboa euskaraz egitea dela..."

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 25a

Txagorritxun bizi da Etxahun Otaño Zinkunegi, eta Abendaño ikastolan ikasten dute bere bi alabek. Eragiteko Janzten zikloaren azken aurreko elkarrizketan Gasteizko haur eta gazteen hizkuntza ohiturak aztertu ditugu.

Auzoko D ereduko eskola publikora eramaten ditu Etxahun Otañok bere bi alabak, Abendaño ikastolara. Berarekin aztertu dugu alabek zer nolako lotura duten euskararekin, eta zer baliabide eta oztopo agertu ohi zaizkien bidean.

Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.

Hurrengo elkarrizketa izango da zikloko azkena, Kimuak aisialdi taldeko begirale batekin. Hamahiru elkarrizketako sorta osatu dugu guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago