Muturreko indarkeria, torturak eta bortxaketa bat salatu dituzte flotillako ekintzaileek

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko maiatzaren 22a

Kontzentrazioa egin dute aste honetan Eusko Legebiltzarraren aurrean. Argazkia: PHOT.OK

Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu dira azken lau egunotan dozenaka lagun Israelgo Armadak bahitutako ekintzaileak babesteko eta Jaurlaritzaren esku hartzea exijitzeko.

Israelgo Armadak bahitutako Global Sumud Flotillako sei euskal herritarrak Euskal Herrira irisi behar ziren gaur, baina ekintzaileetako bi Turkian daude ospitaleratuta, atxiloketan pairatutako indarkeriak eragindako lesioengatik, eta gainerakoek beraiekin geratzea erabaki dute.

Global Sumud Flotillako ekintzaileek salatu dutenez, Israelek muturreko indarkeria erabili du atxilotuen kontra. Gutxienez hamabost lagunek sexu erasoak salatu dituzte baita bortxaketa bat ere. Beste hamazazpi lagunei hezurrak hautsi dizkiete Israelgo Armadako soldatuek. Taser pistolekin ere eraso egin diete eta gertutik gomazko pilotak bota dizkiete. Halaber, denbora luzez estresa eragin dien posizioetan atxikita izan dituzten pertsonen testigantza ugari jaso dira.

Zipren flotillako ekintzaileak bahitu zituztenetik gaur arte Eusko Legebiltzarraren aurrean kontzentrazioa egin duten dozenaka lagunek, Eusko Jaurlaritzaren esku hartzea exijituz, Israelgo gobernuarekin duen lankidetza salatuz eta harekiko harremanak behin betiko eteteko eskatuz.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago