Ramon Bajo eta Los Herran ikastetxeetan dabiltza ikasle Ruba Hassanen bi alabak. Euskararekiko duten lotura azaldu digu, eta baita nola aldatu den bere euskararekiko lotura hemen bizi izan den hamabi urteetan zehar.
Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.
Hurrengo elkarrizketa, Abendaño eskolako gurasoa eta Kimuak aisialdi taldeko begiralea. Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.