indarkeria matxista

19 urteko gazte bat atxilotu dute neska adingabe bati sexu erasoa egiteagatik

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko maiatzaren 18a

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa. Argazkia: ALEA

Larunbatean bi gizonezko atxilotu ditu Gasteizko Poliziak genero indarkeriarekin lotutako delituak egotzita.

Gasteizko udaltzainek 19 urteko gizonezko bat atxilotu dute larunbat arratsaldean, 14 urteko neska bati tratu txarrak ematea leporatuta eta sexu erasoa egitea egotzita.

Halaber, 25 urteko beste gizonezko bat atxilotu dute larunbat gauean, bere bikotekidearen kontrako lesio delitu bat egotzita, genero indarkeriaren esparruan.

Herritar batek ohartarazi zuen polizia, kolpeak entzun zituelako etxe batean eta emakume bat laguntza eskatzen ari zelako. Udaltzainak bertaratu zirenean, gizon bat eskaileretatik jaisten ikusi zuten, arropan odol orbanak zituela, eta geldiarazi egin zuten. Garrasiak zetozen etxera joan zirenean ikusi zuten emakume bat odoletan zegoela. Biktimak adierazi zuen gizonak eraso egin ziola eta ez zela gertatzen zen lehen aldia. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago