Lehen mailan jarraituko du Alavesek

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 17a

17. minutuan lortu du garaipenaren gola Toni Martinezek. / Argazkia: @Alaves

Oviedoren kontra garaipena lortu ostean mailari eustea lortu dute gasteiztarrek.

Beste batzuetan ez bezala, Carlos Tartiere zelaian partida irabazteko joko onik erakutsi ez duen arren, Toni Martinezek partida hasieran lortutako gol bakarri esker, mailari eusteko nahikoak izan diren hiru puntuak lortu ditu Alavesek gaurkoan.

Garaipena nahikoa ez eta beste emaitza batzuen menpe zegoen lehen mailako txartela. Azken egunetako pronostiko eta kiniela askoren ostean, aldeko izan ditu emaitzak beste zelaietan. Girona eta Mallorkaren porrotek mesede egin diete arabarrei.

Hortaz, pasa den astean liga txapeldunaren kontra hiru puntuak lortuta, gaurkoan Oviedo azken sailkatuaren kontra lortutako garaipenari esker beste urtebetez maila gorenean arituko dira gasteiztarrak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago