Eragiteko janzten

"Guraso askok tramite bezala ikusten dute euskara ikasi beharra"

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 11

Veracruz ikastetxean dabil ikasten Nerea Etxebarriaren alaba. Hezkuntza eleanitza lantzen dute bertan, eta euskararen transmisiorako zailtasunak aipatu dizkigu. Eragiteko Janzten zikloan astelehen eta ostegunero atal berri bat argitaratuko dugu, maiatza bukaerara arte.

Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.

Hurrengo elkarrizketak, Siriatik etorritako Alde Zaharreko gurasoa, eta Kimuak aisialdi taldeko begiralea. Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago