Gasteizko 26 dantza zentroren eta 610 dantzariren eskutik ospatu dute igandean, maiatzaren 10ean, Dantzaren Nazioarteko Eguna Plaza Berrian. Aurten, iaz baino hiru zentro gehiago izan dira oholtzan. Algara dantza taldea, Eginaren Eginez taldea, Aske Den Gale, Te Fare kultur elkartea, Down Araba-Isabel Orbe elkartea, edo Sofia Abaituaren dantza estudioa izan dira, besteak beste, hiriko agertokian. Programa eklektikoa eta parte hartzailea prestatu dute egunerako eskolek, eta denen artean 30 koreografia eta 19 dantza espezialitate ezberdin erakutsi dituzte; k-popa, swinga, euskal dantzak, dantza arabiarra, georgiarra, kolonbiarra, polinesiarra eta Bollywood estilokoa ez dira falta izan. Ehunka lagunen babesa izan dute dantzariek.
Argazkiak: Gasteizko Udala.