Eragiteko janzten

"Haurrek lasai erabili dezatela euskara, epaituak sentitu gabe"

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 14a

San Viator ikastetxean eskaut taldeko begirale gisa aritzen dira Yara N'Diaye eta Oihan Lopez de Luzuriaga, eta bertako euskararen errealitatea azaldu digute. Eragiteko Janzten zikloan astelehen eta ostegunero atal berri bat argitaratuko dugu, maiatza bukaerara arte.

Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.

Yara N'Diaye eta Oihan Lopez de Luzuriaga begirale gisa aritzen dira San Viator eskolako eskaut taldean. Bertan euskara sustatzeko dituzten eta falta zaizkien estrategiak aletu ditugu, aisialdia euskara sustatzeko "ingurune aproposenetakoa" dela baliatuta.

Hurrengo elkarrizketan, A ereduko ikastetxe bateko euskara irakaslea. Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago