Federico Baraibar da Gasteizko A ereduko eskola bakarrenetako bat, eta Gasteiza etorri berri diren familietako seme-alabak izan ohi dira ikasleetako asko. Iñaki Acedo euskara irakaslea da bertan, eta eskolatik ikusten du gazte hauetako askoren lehen kontaktua euskararekin, Euskal Herriarekin, Espainiarekin...
Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.
Hurrengo elkarrizketak, Siriatik etorritako Alde Zaharreko gurasoa, eta Kimuak aisialdi taldeko begiralea. Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.