Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.
Anne Egaña soziolinguistika ikerlaria ere gonbidatu dugu ziklora. Gasteizko guraso euskaltzaleen estrategiak ikertzen dabil, euskara mantendu eta sustatzeko moduak aztertzen. Hurrengo elkarrizketak, Veracruz eskolako ama, San Viator ikastetxeko eskaut taldeko begiraleak, eta A ereduko ikastetxe bateko euskara irakaslea.
Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.