Eragiteko janzten

"Hona etorri gara, eta zuen kultura hartu behar dugu gurea bezala"

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 4a

Paraguaytik etorri ziren Gasteiza Natalia Acosta eta bere semea, eta Alde Zaharrean bizi dira, pixkanaka euskaran murgiltzen. Guarani hiztuna da, eta antzekotasun nabarmenak ikusten ditu euskararen egoerarekin.

Eragiteko Janzten zikloan astelehen eta ostegunero atal berri bat argitaratuko dugu, maiatza bukaerara arte.

Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.

Gaurkoan Natalia Acosta hurbildu da gurera, Paraguaytik etorritako ama guarani hiztuna. Ostegunean Anne Egañaren hitzak izango ditugu zikloan; soziolinguistika ikerlaria da bera, eta euskara mantentzeko estrategiak aztertzen dabil Gasteizen.

Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago