Eragiteko janzten

"Mintzalagun talde potenteak sortu ditugu gurasoen artean"

Erredakzioa 2026ko apirilaren 30a

Armentia Ikastolako bi ikasleren ama da Amaia Sagasti. Bere alaben hizkuntza ohiturak ezagutu ditugu, eta baita guraso bezala abiatu dituzten ekimenak ere. Eragiteko Janzten zikloan astelehen eta ostegunero atal berri bat argitaratuko dugu, maiatza bukaerara arte.

Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.

Amaia Sagasti gonbidatu dugu gaurkoan, Armentia Ikastolako gurasoa. Hurrengo elkarrizketak Natalia Acosta, Paraguaytik etorritako ama guarani hiztuna, eta Anne Egaña, soziolinguistika ikerlaria. Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago