Urtero legez, erretreta eta danborrada hotsak izan dira San Prudentzio bezperako protagonistak Gasteizen, milaka pertsona bildu dituen jaien atarikoan. Biharko ospakizunean arabarren agendan ez dira faltako Armentiara paseoan joatea, musikaz, herri kirolaz eta dantzaz gozatzea, eta familia bazkarian perretxikoak, barraskiloak eta San Prudentzioren tarta dastatzea.