Eragiteko janzten

"Bertso eskolan ez zara kontziente euskaraz zabiltzala, baina bazabiltza"

Erredakzioa 2026ko apirilaren 27a

Bertsozale elkarteko langilea da Peru Abarrategi bertsolari aramaioarra. Haur eta gaztetxoekin bertso eskolak ematen dihardu Araban zehar, txikiak jolasean dabiltzan bitartean euskara ere landu dezaten. Eragiteko Janzten zikloan astelehen eta ostegunero atal berri bat argitaratuko dugu, maiatza bukaerara arte.

Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.

Peru Abarrategi bertsolaria gonbidatu dugu gaurkoan. Hurrengo elkarrizketak, Paraguaytik etorritako ama guarani hiztuna, Armentia Ikastolako gurasoa eta Anne Egaña soziolinguistika ikerlaria. Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago