Eragiteko janzten

"Euskaltzaleen seme-alabek ere baztertzen dute euskara DBHn, eta batxilergoan berreskuratu"

Erredakzioa 2026ko apirilaren 23a

Juantxo Sanchez Adurtza Ikastolako gurasoa da, Burgostik etorria eta euskaldundua. Bere ekarpena eta bere alaben errealitatea ezagutu nahi izan ditugu Eragiteko Janzten zikloan. Astelehen eta ostegunero atal berri bat argitaratuko dugu, maiatza bukaerara arte.

Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunen hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.

Oraingoan Juantxo Sanchez gonbidatu dugu, Adurtza Ikastolako bi ikasleren aita. Hurrengo elkarrizketak, Paraguaytik etorritako ama guarani hiztuna, eta ikastetxeetan bertso eskolak ematen dituen begiralea. Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago