Eragiteko janzten

"Behartuta kontrako erreakzioa sortu daiteke, baina bestela agian ez dute inon egingo"

Erredakzioa 2026ko apirilaren 20a

Miguel de Cervantes eskolako ikasketa burua da Iñigo Genua, bigarren gonbidatua aurtengo Eragiteko Janzten zikloan, 'Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak'. Astelehen eta ostegunero atal berri bat argitaratuko dugu, maiatza bukaerara arte.

Aurten hezkuntza munduari begira osatu da Eragiteko Janzten bideo elkarrizketa sorta. Etorkizuneko euskaldunak izango diren haurren hizkuntza ohiturak aztertu nahi izan ditugu, eta horretarako gonbidatu ditugu Gasteizko ikastetxe eta esparru ezberdinetako gurasoak, irakasleak eta aisialdiko begiraleak.

Oraingoan Gasteizko Miguel de Cervantes ikastetxe publikoko ikasketa burua gonbidatu dugu. Berak azalduko digu nolako egoera duen euskarak eskolan, nola saiatzen diren sustatzen, eta zer lotura duten beren ikasleek euskararekin.

Hurrengoak, Burgostik etorritako aita euskalduna, Paraguaytik etorritako ama guarani hiztuna, eta ikastetxeetan bertso eskolak ematen dituen begiralea. Hamahiru elkarrizketa guztira, Euskaltzaleen Topagunea, Lazarraga Kultur Elkartea, GEU Elkartea eta ALEAren eskutik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago