Adimen desgaitasuna duten pertsonen Espainiako Igeriketa Txapelketa jokatzen ari egunotan Gasteizen, udalak gaur ezagutzera eman duenez. Orotara, igandera arte, 52 klubetako 258 kirolari ariko dira Mendizorrotzeko kirol guneko igerileku estalietan. 9 eta 65 urte arteko kirolariak parte hartzen ari dira hitzorduan.
FEDDI Adimen Desgaitasuna duten Pertsonentzako Kirolen Espainiako Federazioak, Kirol Egokituaren Euskal Federazioak eta Gasteizko Udalak antolatzen dute aurrenekoz EAEn jokatuko den lehia.
"Txapelketaren izaera lehiakorraz harago, kirolaren bidez desgaitasuna duten pertsonak ikusarazteko eta integratzeko konpromisoa jasotzen du hitzorduak", azaldu du Ana Lopez de Uralde Kirol zinegotziak.
Udalak dio txapelketa hau urteko hitzordu garrantzitsuena dela espezialitatean; besteak beste, titulu ofizialak banatzen ditu, eta baliagarria da ere gutxieneko marka homologatuak lortu eta FEDDIk kirolarien ebaluazio teknikoa egiteko. Ebaluazio horiek uztailean Polonian egingo den Europa mailako lehiaketa baterako bidea ireki diezaiekete kirolariei.