Lan istripu larria geratatu da Gasteizko fabrikazio mekanikoko Met Gears enpresan, ELA sindikatuak ohar batean salatu duenez. Langile batek eskua galdu zuen atzo makina batean harrapatuta geratu ondoren.
Met Gears transmisio elementuen fabrikazio mekanikoan diharduen enpresa da. Istripuaren inguruan bildutako informazioaren arabera, langilearen eskua makina batean harrapatuta geratu zen eta horren ondorioz anputazioa jasan zuen.
ELAk gertatutakoa ikertzeko eskatu eta prebentzio neurrien falta salatu du. "Istripu berri honek agerian uzten du, beste behin ere, industria sektoreko eguneroko jarduerak dakartzan arriskuak, baita lanpostuetan ezarritako prebentzio neurrien gabezia ere". ELAk azpimarratu du neurri horiek
askotan urriak direla eta enpresek gutxietsi egiten dituztela.
Datozen egunetan mobilizazioak deitu ditu ELAk lan istripuak saihesteko borondate politikoa exijitzeko, eta gertatutako azken istripu larria salatzeko.