Txagorritxu ospitaleko sukaldeko langileek elkarretaratzea egin dute goizean Osakidetzako Zerbitzu Zentralen egoitzan. Bertan salatu dute Arabako ESIk bost langile kaleratzeko asmoa duela, eta horrek lan zama handitzea eta plantilla prekarizatzea dakarrela.
Halaber, zuzendaritzaren erabakiak ospitaleratutako herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea murriztea ekarriko duela azpimarratu dute, "zerbitzu hori ezinbestekoa baita gaixoek behar duten arreta modu duin batean eman ahal izateko".
Arabako ESIko langileen batzordeak ere egoera hori salatu du, eta zuzendaritzari exijitu dio lanpostu horiei eustea ez ezik plantilla handitzea ere, "herritarrek merezi duten arreta emateko".