Bi gizonezko gazteri eraso egin diete hiru mutil adingabek igande goizean Gasteizen, kolpeak ematen zizkietenean homosexualak zirela esaten zieten bitartean.
Biktimak Koroatze auzoko aisialdiko lokal batetik atera eta gero jazo da eraso homofoboa, Aldabe gizarte etxearen inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, une horretan hiru mutil hurbildu zaizkie; lurrera bota eta ukabilkadak eta ostikadak eman dizkiete, beren hautu sexualari erreferentzia eginez.
Ondorengo miaketetan, Ertzaintzak 17 urteko bi adingabe eta 16 urteko beste bat atxilotu ditu Jesusen Zerbitzarien kalean. Ondoren zabaldu denez, ustezko erasotzaileak aldundiaren tutoretzapean dauden adingabeak dira, Bideberri zentroan aterpe dutenak.