Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeen bateratzetik sortuko den Olarizu auzoko eskolak logotipoa aurkeztu du. Hedabideei helarazitako ohar batean azaldu dutenez, hezkuntza komunitatean bozketaren egin ondoren , 'Natura, auzoa, etxea, ahotsak' proposamena atera da garaile
Eguberrietan Olaitu eta Ikasberri guraso elkarteen artean antolatutako prozesuan Ania Seenz de Buruaga diseinatzaileak sortutako lau irudi proposamen aurkeztu ziren. Gailendu den proposamena alde nabariarekin atera da garaile, 116 botorekin. Gainerako hiru proposamenek 45, 23 eta 18 boto izan dituzte.
Aukeratutako irudirekin, antolatzaileek espero dute ondo adieraziko dela Olarizu auzo eskola "etxea" izateko nahia, "naturaren babesean eta bertako kide izango garenon ahotsek lekua izan dezaten".