Udalak 1,3 milioi poltsa konpostagarri banatuko ditu

Juanma Gallego 2026ko martxoaren 5a

Iaz organikoaren bilketa %20 handitu zela dio udalak. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Astelehenetik aurrera doan banatuko dituzte, udal txartela aurkeztuta. Iaz organikoen bilketa %20 handitu zen Gasteizen. 

Duela hainbat hilabete egin zuen moduan, Gasteizko Udalak hiritarren artean hondakin organikoak bota ahal izateko poltsa konpostagarriak. Oraingoan 1,3 milioi poltsa izango dira, udalak ohar batean gaur ezagutzera eman duenez. 

Gizarte etxeetan eta eta udal kiroldegietan banatuko dituzte, udal txartela aurkeztuta. Lau hilabeterako erabilgarri diren 30 poltsako hiri biribilki emango zaio eskatzaile bakoitzari. Hamar litroko poltsak izango dira, eta lau hilabete barru joan ahalko da beste 90 poltsa gehiagoren bila.

Kanpaina aurkezterakoan, udalak ziurtatu du iaz ekitaldian zatiki organikoaren bilketa %20 handitu zela. Guztira 5.138 tona jaso ziren, horren duela bi urte 4.274 jaso zirelarik. Hori "herritarren inplikazio maila handiari" esker izan dela dio udalak. "Horrela, zatiki organikoaren datu onak hobetzen" jarraitu ahal izango dela esan du Pascual Borja Ingurumen zinegotziak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago