Martxoak 3

Ez garaituak, ez konbentzituak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko martxoaren 1a

Forjas Alavesas, 70. hamarkadan. Argazkia: CAJA MUNICIPAL

"Lanera itzuli gara aldarrikapen guztiak lortu gabe. Lehenik, metrailetak behartzen gaituztelako".

Sarraskiaren ostean, Arabako langileak ez ziren garaituta itzuli lanera. Inposatutako menia izan zen nolabait, lantegietan hobeto antolatzeko, batasuna sendotzeko eta etorkizuna prestatzeko. Asanbladak egitea erabat debekatu zuen gobernuak, eta horrek trabatu zuen langileen arteko koordinazioa eta batik bat sarraskiaren eta lankideen atxiloketaren ostean zer egin erabakitzeko aukera. Forjas Alavesas lantegiko langile batzordeak hala idatzi zuen: "Lanera itzuli gara aldarrikapen guztiak lortu gabe. Lehenik, metrailetak behartzen gaituztelako. Bigarrenik, asanblada oinarrizko arma bezala ulertuta, desarmatu egin gaituztelako. Lagun, armatu gaitezen, antolatu, eta itzul gaitezen ofentsibara". 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago