Langileen ordezkaritza zuzenaren aldarrikapena gakoa izan zen Gasteizen 1976an bizi zen lan gatazkan, eta frankismoan nahitaezko egitura sindikala izan zen sindikatu bertikala deuseztatzea helburu bilakatu zen. Urtarrilaren 9an, gatazkaren lehen astean zehazki, sindikatu bertikalaren ordezkariak dimisioa ematera behartu zituzten eta langileen batzordeak sortu ziren. Forjas eta Mevosa garaiko enpresa handienetan hala zioten: "Ez dugu ezer nahi sindikatu bertikalararekin, ez dugu ezer nahi enpresarien batzordearekin, ez dugu ezer nahi gobernuaren erakundeekin; patronalarekin zuzenean negoziatu nahi dugu, horrenbestez gure ordezkari zuzenak aukeratu ditugu".