1972ko urtarrilaren 26tik martxora arte, Arabako enpresarik handieneko 3.500 langileek greba egin zuten, eta estutasunean jarri zuten zuzendaritzaz gain, agintari frankistak ere bai, eta Gasteizen elkartasun olde handia eragin zuten. Langileek baldintza duinak, soldata igotzea eta lanaldia astean 48 ordutik 44ra murriztea aldarrikatzen zuten. Beste enpresa batzuk, hala nola Esmaltaciones San Ignacio, Fournier, BH edo Forjas Alavesas, borrokara batu ziren. 1972ko otsailaren 12an izan zen ordura arte Gasteizen ezagutu zen langile mobilizaziorik handiena. 10.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten dozenaka zauritu eta atxilotu eragin zituen mobilizazio batean.