martxoak 3

8.000 langile, 68 egun, 3 milioi pezeta

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko otsailaren 28a

'Emakumeen indarra,' Irantzu Lekueren eskultura. Argazkia: @IRALEKUE

Gasteizko milaka familiek gorriak ikusi zituzten 68 eguneko grebari aurre egiteko.

Elkartasuna berehala zabaldu zen arren, Gasteizko milaka familiek gorriak ikusi zituzten 68 eguneko grebari aurre egiteko. Emakumeak kalera atera ziren poltsak hutsik eta itsulapikoekin dirua eta jakiak biltzera, grebalariek beraiek ere dirua bildu zuten asanbladetan, milaka pegatina banatu ziren han eta hemen, nazioarteko erakundeetatik 200.000 pezeta jaso ziren, eliza katolikoak dirutza jarri zuen grebalarientzat, eta milaka pezetako dohaintza anonimoak ere jaso ziren. Lantegi guztien artean hiru milioi pezetako erresistentzia kutxa osatu zuten, eta astean 1.000 eta 3.000 pezeta artean banatzen zituzten, familiak zituen umeen arabera. Alta, langile askok ez zuten adorerik dirua eskatzeko, eta fabriketako batzordeek "behartu" behar zituzten asko dirua jasotzera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago