indarkeria matxista

Emakume bat jotzea leporatuta gizon bat atxilotu dute Aranbizkarran

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko otsailaren 20a

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa. Argazkia: ALEA

Ostegun arratsaldean, 58 urteko gizonezko bat atxilotu zuten udaltzainek, lesio delitu bat egotzita.

Gasteizko komisarian abisua jaso zuten ostegunean, 17:30ak aldera, Aranbizkarra auzoko atari batean gizon eta emakume baten artean eztabaida gogorra izaten ari zela jakinaraziz. Poliziak bertaratu zirenean bi aldeekin banan-banan hitz egin zuten, baita gertakariaren lekuko batekin ere.

Bildutako informazioaren arabera eta lekukoak baieztatu zuenez, gizonezkoak emakumea jo zuen. Hortaz, udaltzainek gizonezkoa atxilotu zuten genero indarkeriaren arloan lesio delitu baten ustezko egile gisa. Ikerketak zabalik jarraitzen du.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago