Gasteizko udaltzaingoak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du astelehen goizaldean, bikotekideari ohiko tratu txarrak ematea egotzita. Biktimak berak deitu zion poliziari, Aranbizkarra auzoko bere etxebizitzara laguntzera joateko eskatuz. Haren bikotekidea eta koinata atea jotzen ari zirela salatu zuen, eta mehatxatuta sentitzen zela.
Poliziak etxebizitzara joan ziren, eta emakumeak egindako adierazpenak entzun ostean eta ohiko tratu txarren inguruan aurkeztu zituen frogak ikusi ondoren, ustezko erasotzailea atxilotu zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.