29 konpartsa irtengo dira kalera Gasteizko inauterietan

Jon Hidalgo 2026ko otsailaren 11

7.000 lagunek hartuko dute parte inauterietako konpartsen desfilean. Asteartera arte luzatuko da egitaraua.

Gaur eman zaie ofizialki hasiera 2026ko Gasteizko Inauteriei udalaren partetik, eta ospakizunek otsailaren 17ra arte iraungo dute, datorren asteartera arte. Lehen ekitaldi nagusi gisa, asteburuko desfileetan parte hartuko duten 29 konpartsak aurkeztu dituzte, guztira 6.979 lagun bilduko dituztenak. Goiuri jauregitik igaro dira aurten ikusgai izango diren mozorroetako batzuk, tartean Ozeko Aztia, Grease eta Minions filmetan inspiratutakoak.

Aurkezpenean hitza hartu dute Sonia Diaz de Corcuera Kultura zinegotziak eta Salburuko Eskola Publikoen Inauteri Konpartsak, herritarrak jai giroaz gozatzera gonbidatuz. Konpartsak mota askotako taldeek osatzen dituzte: aisialdiko taldeek, futbolzaleen elkarteek, kultur eta auzo elkarteek, guraso elkarteek eta bestelako kolektiboek. Aurten, ia 7.000 lagunek eman dute izena mozorroen desfilean parte hartzeko.

Egitaraua

Otsailak 12, Ostegun gizena

18:15 Haur koruen kalejira hiriko kale eta plazetan zehar.
Parte hartzaileak: Luis Aranburu Folklore Eskola, Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioa eta Arabatxo haur koruen federazioa.

19:30 Probintzia plaza Hiru erakundeen emanaldia elkarlanean.

Otsailak 13, ostirala

20:00 Foru plaza Museotik plazara, iruditik dantzara! ikuskizuna, Indarra Kultur Elkartearen eskutik.

Otsailak 14, larunbata

13:00 Tren geltokitik Pintoreen kalejira, K de calle, Titania Teatro, Indarra fanfarrea eta Biotzatarrak fanfarrea taldeekin.

Arka plaza Inauterietarako gonbidapena eta El Caminanteri mozorroa jartzea.

18:00 Konpartsen desfilea: Legutioko atea, Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ortiz de Zarate eta Florida kaleen artean.

19:30-22:00 Plaza Berria DJ Xaiboren animazio musikala.

21:30-23:30 Skapaie taldearen elektrotxaranga hirigunean zehar.

23:00-02:00 Plaza Berria Akerbeltz taldearen berbena.

Otsailak 15, igandea

12:00 Konpartsen desfilea ibilbide berean.

18:00-19:00 Felix Petite antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea) Zinemaren Soinua kontzertua, Gasteizko Udal Bandarekin eta Josune Velez de Mendizabalekin. Euskaraz. Publiko guztientzat. Mozorrotuta joateko aukera.

Otsailak 17, asteartea, Plaza Berrian

18:00-20:30 Sardinaren berbena, Joselu Anaiak taldearekin.
20:00 Sardinaren erreketa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago