Gasteizko Odon de Apraiz ikastetxean Odon Kantuz ekimena dute martxan. Ikasturte erdian zehar hilabetero euskal tradizioko abesti bat lantzen dute ikasleekin, baita gurasoekin ere askotan, eta kantaldia egiten dute eskolan. "Euskal kantutegi tradizionala berreskuratzeko eta hezkuntza komunitateari zabaltzeko helburuarekin" sortu zuten proiektua, eta arrakasta izan du, beste hainbat ikastetxetan ere abiatu baitituzte antzeko ekimenak.
Hilabete honetan Bagare kantua landu dute, Bittor Kapanagaren hitzez Gontzal Mendibilen musikaz osatutako abestia. Aramaion sortu zuten abestia, Oleta auzoan, 1974an, eta Odon de Apraizeko umeekin batera abestera hurbildu da Gontzal Mendibil.