Tokiko Gobernu Batzordeak hiriko hainbat kolektibori zuzendutako euskara ikastaroak emateko kontratazio espedientea onartu du. Udal Euskara Zerbitzuak bultzatutako ekimenak 960.000 euroko inbertsioa izango du guztira, eta aurtengo uztailaren 1etik 2028ko ekainaren 30era bitartean egingo da.
Ikastaro horiek Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (AROA) eta Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren barruan sartuta daude. "Ikastaro hauek eskola adineko seme-alabak dituzten gurasoei, 55 urtetik gorako pertsonei, merkataritzako eta ostalaritzako langileei, atzerritar jatorriko pertsonei eta udal langileei zuzenduta daude, bai eta erabaki daitezkeen beste kolektibo estrategiko batzuei ere", azaldu du Maider Etxebarria alkateak.
Eskolak presentzialak izango dira, eta gizarte etxeetan, Bizan sarean eta hiriko zenbait ikastetxetan emango dituzte. Euskararen ezagutza izan bai, baina beren maila frogatu ezin dutenek ezagutza maila egiaztatzeko probak egin beharko dituzte matrikulatu aurretik.