Emakume bati sexu erasoa egiteagatik eta lonja batean atxikitzeagatik 30 urteko gizon bat atxilotu du astelehen arratsaldean Gasteizko Udaltzaingoak.
Poliziek Santo Domingo kaleko lokal batean aurkitu zuten biktima, bere amak laguntza eskatu ondoren, eta honek adierazi zuenez sexu harremanak izan zituen gizon batekin baina alde egitea erabaki zuenean, gizonak kalera ateratzea eragotzi zion eta sexu erasoa eta eraso fisikoa egin zion.
Momentu batean, gizonak komunera joaten utzi zionean, amari mezu bat bidaltzea lortu zuen biktimak eta hark laguntza eskatu zion poliziari. Udaltzainek emakumearen adierazpenak entzun ondoren, eta zantzuak ikusita, gizona atxilotu egin zuten. Ikerketak zabalik jarraitzen du.