Hamar lagun Txagorritxu ospitalera eraman dituzte gaur goizean hiriburuko lonja batean piztutako sute batean kea arnasteagatik. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 08:30ean gertatu da sutea, Extremadura kaleko lokal batean.
Ikerketa ireki dute zerk eragin duen argitzeko. Antza, sofa batek su hartu du, eta ke ugari pilatu da lonjan. Udaltzainak, ertzainak, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuetako langileak bertaratu dira, eta hantxe zeuden zeuden hamar pertsonak ospitalera eraman dituzte.
Lokalak hamar urte inguru zeramatzan hutsik, eta 2025ean okupatu zuten.