Gasteizen, Gabonetako merkatuak, Erregeen kabalgata eta Olentzeroren eta Mari Domingiren kabalgata dira arreta gehien pizten duten ekitaldiak —horietan, gozokiak ziurtatuta daude, udalak 6.000 euroko lizitazioa atera baitu horiek erosteko—, baina, zalantzarik gabe, noria eta elementu osagarri batzuk dira hiriko erdialdea aldatu dutenak.
Noria 30 metrokoa da, eta sei lagunentzako 24 kabina klimatizatuz osatuta dago. Haren ondoan paratu duten karrusela ere itxurosoa da guztiz, eta adinekoei nostalgia pizteaz gain, seguruenera belaunaldi berrien artean ere kuriositatea piztuko du. Arka plazan jarri duten 'igogailu magikoa' hirukotea osatzen duen hirugarren hanka da