Independentzia Eguna antolatu du Ernaik Gasteizen

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2025eko abenduaren 16a

Egun osoko egitarau prestatu du Ernaik. Argazkia: ERNAI

Larunbatean egun osoko egitarau prestatu du gazte erakundeak.

Gasteiztik independentziara lelopean egun osoko egitarau antolatu du Ernaik larunbat honetan, abenduaren 20an, Arabako hiriburuan. Bigarren urtez, "aldarrikapena, formakuntza eta aisialdia" uztartuko dituen programa egingo du gazte antolakundeak.

Besteak beste, antifaxismoaren inguruko hitzaldia antolatu dute, 11:00etan; Ernairen "ibilbide historikoa" azalduko duen free tourra ere egingo dute, 13:00etan, Martxoaren 3ko plazatik abiatuta; eta gazte bazkaria izango dute Sumendin. Ondoren bertso saioa izango da 16:00etan, Hegoi Amabizkaren eta June Astegietaren eskutik; eta 19:30ean Arranbe eta Estoldetan talde arabarren kontzertuak egongo dira, Txapeldun tabernan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago