Tuvisako gerentea kargugabetu dute, "komunikazio falta" egotzita

Juanma Gallego 2025eko abenduaren 16a

Izaskun Reyes alorreko zinegotziak langile batzordearekiko "komunikazio falta" egotzi dio Ajuriaguerrari. Argazkia: GASTEIZKO UDALA

Maria Jose Ajuriaguerraren ordez, ostegunean Jose Rico izendatuko dute enpresaren arduradun.

Maria Jose Ajuriaguerra Tuvisako gerentea kargutik kendu eta haren ordez Jose Rico egungo Mantentze Lanetako udal zerbitzuko arduraduna jarriko du Gasteizko Udalak. Enpresaren Administrazio Kontseiluak ezohiko bilera egingo du ostegunean, eta bertan berretsi beharko da udalak orain ezagutaraziko erabakia. 

Tuvisako presidente Izaskun Reyes zinegotziak enpresa batzordearekiko "komunikazio falta" egotzi dio orain arteko gerenteari. Argudio horren arabera, komunikazio ezak enpresaren "funtzionamendu normal baterako beharrezkoak diren akordioak" lortzea saihestu du. Udalak dio lan giroaren ebaluazioa egin ondoren "egiaztatu" duela "gatazka maila handia" dagoela Gasteizko udal autobusak kudeatzen dituen enpresan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago