2025/12/17 19:00
Arabako Esperientzia Gelek, ACAEXA-AEIKE Elkartearekin lankidetzan, hainbat jarduera antolatu ditu 2025-2026 ikasturterako ‘Bizipenak’ izenburupean, ‘Begiradak’ eta ‘Esperientziak’ zikloak barne dituena.Hain zuzen ere, eta ‘Begiradak’ saioaren barruan, Unibertsitate Pabiloian ‘Presbiziak lagundu omen du’ izeneko hitzaldi kontzertua izango da. Hizlariak Edu Zelaieta eta Mugaldekoak izango dira. Sarrera librea izango da, harik eta edukiera bete arte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.