Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du goizaldean Gasteizen, sexu eraso delitu bat egotzita. Arriagako merkataritza gune bateko segurtasun langileek abisatu dute Ertzaintza, emakume bati sexu erasoa egiten saiatu ostean gizon bat furgoneta batean ihes egin nahi zuelako
Segurtasun zaintzailea furgoneta bat aparkalekutik irtetea eragozten saiatu da poliziak iritsi arte. Orduan, ertzainek ustezko erasotzaileari furgonetatik jaisteko eskatu diote eta bere bertsioa jaso dute.
Emakumeak ertzainei azaldu dienez, berriz, minutu batzuk lehenago gau horretan ezagutu duen ustezko erasotzailearen furgonetan sartu da eta erasotzailea sexu erasoa egiten hasi zaio. Biktimak gaineratu duenez, erasotzailearengandik ihes egin eta, azkenean, laguntza eskatzeko furgonetatik alde egitea lortu du.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.