Euskararen Eguna

Euskararen argiak 365 egun ditu

Ekaitz Anda 2025eko abenduaren 3a

Euskara 365 egunez argi eta bizirik dagoela gogoratzeko, kandelak piztu dituzte arratsaldean Andre Maria Zuriaren plazan, Euskararen Egunarekin bat eginez. 

Dozenaka euskaltzalek txiki utzi dute Gasteiz erdigunea abenduaren 3a ospatzeko eta euskararenak urteko egun guztiak direla aldarrikatzeko. Jai giroan, GEU elkartearen ekimenez, Euskarak 365 egun dituela azpimarratu dute, eta, eguneko leloarekin bat, "euskara zaindu, elikatu eta pizteko" deia egin dute. 

Zirkun Zirku taldearen ikuskizunarekin hasi dira arratsaldeko ekitaldiak Izaskun Arrue Kulturgunean. Handik Kumbalaye batukadak eraman ditu kalejiran plaza nagusira, eta euskararen argiak piztu dituzte azkenik Andre Maria Zuriaren plazan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago