Adurtzaren edo Adurzaharen lehen erreferentzia Donemiliagako Goldean dugu, 1025eko dokumentu batean. Bada, 2025. urte osoan zehar Adurtzaren sorreraren 1000. urteurrena ospatu dute, Adurzaha 1025-2025 ekimenaren bitartez, eta era guztietako jarduerak egin dituzte auzoko kaleetan otsailetik gaur arte: auzoaren historiari buruzko hitzaldia, Adurtzatik Mundura postalen mosaiko erraldoia, Ikasberri Guraso Elkartearen 40. urteurrenaren ospakizuna, lantegiak, bisita gidatuak kontzertuak, Marrazkilo proiektua… Euskara protagonista izan da ekitaldi guztietan.
Urte amaierara hurbiltzen ari direnez, urteurrenari amaiera aparta eman nahi diote, eta abenduaren 13an jai handia antolatu dute honako egitaraurekin:
- 17:00ean, Kalejira Hegoalde gizarte etxetik Adurtzako zentro sozialera.
- 18:00etatik aurrera, pintxo-potea Erki tabernan.
- 18:30ean, Marixa bakarrizketaria Fournier tabernan.
- 19:30ean, Estoldetan musika-taldearen kontzertua Iratxo tabernan -20:30ean, Peneaple Sweets DJak Iria tabernan.
- 21:30ean, Felipe Zelaietaren kontzertua Capas tabernan.