Lagun bat hil da N-104 errepidean, trafiko istripuan

Juanma Gallego 2025eko azaroaren 18a

Argazkia: GASTEIZKO SUHILTZAILEAK

Lagun bat hil da trafiko istripuan Gasteizen, eta beste bat zaurituta geratu da.

Astelehen arratsaldeko bost eta erdiak aldera gertatu da ezbeharra, N-104 errepidean, Matauku parean, bi autok aurrez aurre talka egin dutenean. Gidarietako bat autoaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Behin askatuta, osasun zerbitzuek gizonezkoaren heriotza baieztatu dute. Beste autoan zihoan emakume bat Txagorritxuko ospitalera eraman dute, zaurituta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago