Gasteizko Udaltzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen bart, emakume bati tratu txarrak ematea leporatuta. Poliziak iritsi aurretik ustezko erasotzaileak etxetik alde egin zuen, baina 22:30 aldera, udaltzainek susmoa izan zuten gizona etxera itzuli zela. Bertara hurbildu, lokalizatu eta atxilotu egin zuten.
Gertakariak 18:30 inguruan jazo ziren. 092 zenbakira egindako dei batek ohartarazi zuen Alde Zaharreko etxebizitza bateko atarian gizon batek emakume bati eraso egin ziola. Berehala hurbildu ziren hainbat patruila eta emakumearekin hitz egin zuten; emakumea alaba adingabearekin zegoen une hartan. Polizia iturrien arabera, gizonezkoak emakumea eraso egin zuen eraikinaren sarreran.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.