indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute El Pilar auzoan, adingabeen aurrean bikotekideari erasotzeagatik

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2025eko azaroaren 6a

Indarkeria matxistaren kontrako manifestazioa. Argazkia: ALEA

Etengabeko eraso fisikoak, hertsapenak, mehatxuak eta irainak egitea egotzi diote.

Gasteizko udaltzainek 38 urteko gizon bat atxilotu duten asteazken arratsaldean, adingabeen aurrean bikotekideari etengabeko eraso fisikoak, hertsapenak, mehatxuak eta irainak egitea egotzita.

Udaltzaingoak adierazi duenez atxiloketa 16:50ak aldera egin zuten, El Pilar auzoan. Patruila bat bertara bidali zuten ustezko erasotzailea atxilotzeko, emakumeak polizia etxean salaketa aurkeztu eta gero. Poliziak iritsi zirenean, gizona ibilgailu baten barruan aurkitu zuten, eta istilurik gabe atxilotu zuten. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago