Cegasak litiozko baterien planta berri bat eraikiko du Gasteizen, energia biltegiratzean espezializatutako enpresak gaur iragarri duenez. Esku artean dituzten aurreikuspenen arabera, instalazioa 2026ko otsailean egongo da martxan.
Datu hori eman duen arren, konpainiak ez du argitu zehazki fabrika non kokatu asmo duen, hori "zehazteko" dagoelakoan. Bai zabaldu dute, ordea, zenbateko zabalpena izango duen, iragarri dutelako 3.000 metro koadro hartuko dituela.
Ahalmenari dagokionez, hilean 50 MWh eta urtean 600 MWh ekoizteko gai izango bide da. Datorren urterako zabaldu arren, aurreratu dute 2027rako beste bi ekoizpen lerro gehitzeko asmoa dutela, urteko ahalmena 1.800 MWh-ra iristeko helburuarekin.