'Crunafah' Gazako haurren aldeko croissant solidarioa kaleratu dute Artepanek eta Kromatikok

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2025eko urriaren 31

'Crunafah' azaroaren 3tik salgai izango dute Artepanen. Argazkia: ARTEPAN

Azaroaren 3tik 16ra egongo da salgai Artepan eta Mamia denda guztietan, eta saldutako gozoki bakoitzeko hiru euro osorik emango zaizkio Global Humanitaria erakundeari.

Gasteizko Artepan okindegiak eta Kromatiko jatetxeak Crunafah izeneko croissant solidarioa sortu dute, Gazako haur eta familiei laguntzeko asmoarekin. Azaroaren 3tik 16ra egongo da eskuragarri gozokia Artepan eta Mamia denda guztietan, eta saldutako croissant bakoitzeko hiru euro osorik emango zaizkio Global Humanitaria erakundeari.

Global Humanitaria Gobernuz Kanpoko Erakundea da eta Gaza hirian egoera ahulean dauden familientzako eta haurrentzako janarien saskiak erosteko erabiliko du bildutako dirutza.

Crunafah gozokia edizio mugatua da, Palestinako kanafeh postrean inspiratua eta kataifi pastarekin, nabulsi gaztarekin, almibarrarekin, laranja-lorearen urarekin eta pistatxoekin egina. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago