Babestutako edukia

DendaScape: Txip-en bila, merkataritza ezagutzeko abentura berria Gasteizen

Babestutako edukia 2025eko azaroaren 4a

Gasteizko Udalak azaroan abiatu du 'Egin klik zure hiriaren alde. Egin klik eta erosi hemen' kanpaina, hiriko saltokien balioa azpimarratu eta tokiko kontsumoa sustatzeko asmoz. Ekimen honetan, herritar gazteei bereziki zuzendutako jarduera berritzailea antolatu dute: DendaScape: Txip-en bila.

Escape room eta ginkana formatuak uztartzen dituen esperientzia

DendaScape Gasteizen abiatuko den jarduera da, escape room eta ginkana urbanoaren elementuak nahasten dituena. Helburua: modu dibertigarri, parte hartzaile eta teknologiko batean auzoko saltokiak ezagutzea, eta aldi berean, tokiko merkataritzaren dinamizazioa sustatzea.

Jokoan parte hartzen dutenek Txip pertsonaia misteriotsua bilatu beharko dute auzo ezberdinetako dendetan zehar, pistak jarraituz eta enigma bat konponduz. Ibilbidean, kalean agertuko diren pertsonaia misteriotsu jakin batzuekin ere topo egingo dute (aktore mozorrotuak), esperientziari ukitu berezia emanez.


Azaroan, lau larunbatetan eta lau auzotan

DendaScape jarduerak lau edizio izango ditu, azaroan zehar eta Gasteizko lau auzo ezbedinetan:

Izena eman hemen:

Lehen saioa Zaramaga inguruan egingo da:

📅 2025eko azaroaren 8an
🕑 10:00etatik 14:00etara
📍 Zaramaga (Amaiera-puntua: Iparralde gizarte etxea, Zuberoa plaza 1)
👥 Publiko guztientzat (12 urte beherakoek, heldu batekin).
✍️ Izena ematea beharrezkoa da: lotura honetan.

Parte hartzaileek bakarka edo gehienez ere 5 laguneko taldetan eman dezakete izena. Talde bakoitzak kapitain bat izendatuko du. DendaScape aurreko egunean, talde-buruek mezu bat jasoko dute WhatsApp edo email bidez, jokoan hasteko beharrezko informazioarekin.

Jokoaren iraupena 60 eta 90 minutu artekoa izango da, eta 10:00etatik 14:00etara bitartean parte hartu ahal izango da. Nahiago dutenek, egunean bertan ere eman dezakete izena Iparralde gizarte etxean.


Sariak eta sare sozialetako lehiaketa

Photocall bat izango da Iparralde gizarte etxean: “Txip” aurkitzen duten parte-hartzaileek argazkia egin, eta sari bat lortzeko aukera izango dute, baldin eta #DendaScapeZaramaga hashtagarekin argitaratzen badute Instagrameko profilean.


Gasteizko merkataritza bizirik mantentzeko ekimena

Ekimen honek tokiko merkataritzaren balioa azpimarratu eta herritarrak auzoko saltokietara hurbiltzea du xede. Esperientzia ludiko eta kolektiboaren bidez, 'Egin klik zure hiriaren alde' kanpainak Gasteizen kontsumo arduratsua eta gertukoa sustatu nahi du.

Kanpainaren xehetasun guztiak eta inskripzio-lotura Udalaren webgunean kontsulta daitezke:🔗 vitoria-gasteiz.org

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago