Beste bi greba egun Gasteizko Fibertecnic enpresan

Erredakzioa 2025eko urriaren 27a

Biharko greba deitu dute sindikatuek Fibertecnicen. Argazkia: FIBERTECNIC

Lan hitzarmen berriaren negoziazioa etenda dagoela salatu dute sindikatuek.

Bihar eta ostegunean, urriak 28 eta 30, beste bi greba egun izango dituzte Gasteizko Fibertecnic enpresan, hitzarmen berriaren negoziazioan aurrerapenik ez dagoelako. Urriaren 16, 21 eta 23an egindako greben ostean, lan gatazkak bere horretan jarraitzen du, eta deialdi berriak iragarri dituzte hurrengo egunetarako ELA, LAB eta CCOO sindikatuek.

Greba egunek babes handia izan dutela gogoratu du ELAk. "Ekoizpeneko langile ia guztiek egin zuten bat", nabarmendu du -165 langile guztira-, baina negoziazioek ezin aurrera egin jarraitzen du. Sindikatuek salatu dute enpresak aurkeztutako proposamenak ez direla nahikoak. Besteak beste, KPIaren gaineko igoerak, lanaldia murriztea, errelebo kontratua eta plusen igoera ekonomikoa bermatzea nahi dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago