Herritarren ahotsek hartu dute Andre Maria Zuriaren plaza

Erredakzioa 2025eko urriaren 24a

Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak antolatutako harresia margoketaz bete da jarri eta egun gutxira. 

Sebastian Bayo artistak proposatutako Utopia: Prohibido el paso artelanak egun batzuk daramatza Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Mugak ekimenaren barruan antolatu du erakusketa hau Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak, eta zeresana eman du lehen egunetik.

Ez baita edonolako artelana. Herritarren adierazpen askatasuna sustatzeko asmoz altxa zuten horma gorria plazaren erdian, eta artista, eragile eta norbanako ugarik erabili dute aukera haien margoketak egiteko. Lau metroko altura du obrak, eta jada ez da ia igartzen atzeko kolore gorria, beteta dagoelako bestelako mezuz. 

Gasteizko Udalak mezu batzuk ezabatzeko agindu zuen, terrorismoa goratzea edo iraingarriak izatea egotzita, adierazpen askatasunaren mugak ikusaraziz, aldi berean. Bestalde, mugen inguruko erakusketa bat antolatu du arkitektura bienalak, eta erakusketaren kartelek ere hartu dute harresiaren zati bat dagoeneko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago