Udaltzain bat larri zauritu da Gasteizen izandako auto istripuan

Erredakzioa 2025eko urriaren 16a

Eguerdian izan da Araba kaleko istripua. Argazkia: EITB

Autobus batek eta bi autok aurrez aurre jo dute.

Bi udaltzain ospitalera eraman dituzte zaurituta, horietako bat larri, autobus batek eta bi autok talka egin eta gero. Suhiltzaileek atera behar izan dituzte kotxetik.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, istripua 13:45 aldera gertatu da, Araba kaleko 33. zenbakian, EHUko unibertsitate campusaren ondoan. Gertatutako oraindik ikertzen ari badira ere, antza, aurrez aurre jo udaltzainen autoak autobusarekin.

Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten behar izan dute, eta horrek hiriko autobusen 8. lineari ere eragin dio. Gainera, BEI autobusaren hainbat geltoki zerbitzurik gabe egon dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago